Haritzak landatuko dituzte Itsasondon
Larunbatean egingo dute Zuhaitz Eguna Ermitzagan.

Urteroko Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean. 10:00etan plazan elkartu eta Ermitzagan 200 haritz landatuko dituzte, «bakoitza bere babeslearekin». Ondoren hamaiketakoa izango da. Izena eman behar da. Bestetik, astelehenean Ordiziako Jakintza ikastolako ikasle talde batek beste 200 haritz landatuko ditu.