'Hil Arte Bizi' tailerra aurkeztuko dute Lazkaon
Herritarrei heriotzaren inguruan dituzten eskubideen berri emateko eta arlo horretan erabakiak hartzen laguntzeko dira saioak.

Lazkaoko Udalak Hil Arte Bizi tailerrak antolatu ditu, herritarrei heriotzaren inguruan dituzten eskubideen berri emateko eta arlo horretan erabakiak hartzen laguntzeko. Tailerrak martxoaren 17an, 24an, 31n eta apirilaren 7an egingo dira, euskaraz, 18:00etan. Astelehenean aurkezpen hitzaldia egingo dute udaletxean, 18:00etan.