Iraunkortasun ziurtagiria frogatuko dute Zegama-Aizkorrin
Ingurumen, gizarte eta etikaren ikuspuntutik kirol ekimenetan jardunbide jasangarriak txertatzea du helburu.

Zegama Aizkorri mendi maratoiak Kilian Jornet Foundation-en Green Trail Concept proiektuarekin bat egingo du aurten. Ingurumen, gizarte eta etikaren ikuspuntutik kirol ekimenetan jardunbide jasangarriak txertatzea du helburu; baita kirol elkarteak, parte hartzaileak eta ikusleak aldaketa klimatikoaz ohartaraztea ere. Maiatzaren 24an, Zegama Aizkorri lan taldeko ingurumen taldearen stand-ean proiektuari buruzko informazioa zabalduko dute.