Lazkaoko Gazte Asanbladak botako du jaietako suziria
San Prudentzio jaietako txupina jaurtitzeko bozka gehien jaso duen hautagaitza izan da; 584 bototatik 215 eskuratu ditu.

Lazkaoko Udalak bultzatutako parte-hartze prozesuan gazte asanblada izan da San Prudentzio jaietako txupina jaurtitzeko bozka gehien jaso duen hautagaitza; 584 bototatik 215 eskuratu ditu. Lazkaoko Kirol Elkartea izan da bigarren, 212 bozkarekin.
Ondoren, Zuregatik Adrian taldeak–hil berri den Adrian Gastesi LKEko Lehendakariaren omenez– eta Zagupe aisialdi taldea sailkatu dira, hurrenez hurren.
Lazkaoko Gazte Asanblada gazteen aisialdia eta partehartzea bultzatzen diharduen taldea da, urtean zehar burutzen hainbat ekintza antolatuz eta Jai Batzordean parte hartuz.
Lazkaoko Udalak gazte asanblada zoriondu du eta bozketan parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie.
San Prudentzio jaiak apirilaren 25etik maiatzaren 1era ospatuko dira aurten, eta Lazkaomendiko jaiak maiatzaren 2tik 4ra izango dira.