Romana Mujikak 105 urte bete ditu
Legorretako Berostegi auzoan jaioa 1920an, Lazkaon bizi da azkeneko 48 urteetan.

Romana Mujika Urretabizkaiak 105 urte bete zituen joan den larunbatean, hilaren 15ean. Legorretako Berostegi auzoan jaioa 1920an, Lazkaon bizi da azkeneko 48 urteetan.
Senide, lagun eta adiskideen artean ospatu zuen urtebetetzea. Lazkaoko Udalak lore sorta batekin zoriondu zuen herri guztiaren izenean.