Tximistako bertso afaria 'Hitzetik Hortzera' saioan
Joan den ostiralean egin zuten Ordiziako sagardotegian, Emaneurre taldeak antolatuta.
Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze, Igor Eguren gai-jartzailearekin, joan den ostiralean, Tximista sagardotegian. Emaneurre Ordiziako Emanurre taldeak Tximista sagardotegian azken urte askoan antolatu izen duen bertso afariko bertsoaldi onenak emango dituzte larunbatean ETB1eko Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioan, 21:00etan. Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina aritu ziren kantuan 105 bertsozaleren aurrean.













