Martxoaren 8ko prestaketa lanak egin dituzte Beasainen
Goierriko Gazte Feministok taldeak pankartak eta kartelak egiteko hitzordua egin du gaur goizean.

Martxoaren 8a gerturatzen ari den honetan, mobilizazioetara begira pankartak eta kartelak egiten jardun dira gaur goizean Goierriko Gazte Feministok-eko kideak. Bertako kideez gain, heldu zein gazteak hurbildu dira prestaketa lanetara, eta mobilizazioaren deialdia zabaldu dute lau haizeetara. Martxoaren 8an, eguardiko 12:30ean mobilizatuko dira, Zaldibian.