Markel Olano beasaindarra EAJren burukide izendatu dute

Eusko Alderdi Jeltzaleak Aitor Esteban aukeratu du EBBko presidente, eta Exekutiba Nazional berria izendatu du, Markel Olano beasaindarra burukideen artean duela.
Markel Olano EBBko presidente izateko hautagaien artean izan zen, baina bozen lehenengo itzulian bere hautagaitzari uko egin zion. Asteburu honetan, berriz, EAJren Gipuzkoako Erki Batzarrak 8 burukideak aukeratu ditu eta horien artean izendatu dute Olano. Andoni Busquetek, Joseba Diez Antxustegik, Ion Gambrak, Maitane Ipiñazarrek, Miren Martiarenak, Javier Ollok eta Manu Tejadak osatuko dute lan taldea.