Larunbatean inauteriak ospatuko dituzte Legorretan
Gaztetxeak antolatu du. 12:30ean, txupinazoa eta buruhandiak izango dira Gaztetxetik plazara. Gauean, berriz, kontzertuak izango dira Gaztetxean, Jipoituak taldearekin (Urola) eta Pottokis disko jartzailearekin.

Gaztetxeak antolatuta, inauteriak ospatuko dituzte larunbatean Legorretan, beraz, oraindik mozorroak ez jasotzeko deia egin dute. 12:30ean, txupinazoa eta buruhandiak izango dira Gaztetxetik plazara. Gauean, berriz, kontzertuak izango dira Gaztetxean, Jipoituak taldearekin (Urola) eta Pottokis disko jartzailearekin.