Legazpi, haur mailako judoken topaleku
Nazioarte mailako Legazpi Herria txapelketa antolatu du Judo Legazpi klubak. Urbeltz pilotalekuan jokatuko da arratsaldean, 150 partaiderekin. Legazpiarrak ere izango dira lehian.

Legazpi Judo klubak antolatuta, Legazpi Herria nazioarteko judo txapelketaren laugarren edizioa jokatuko da larunbatean, hilak 8, Urbeltz pilotalekuan, 15:00etatik 17:30era bitartean. Haurren mailako txapelketa izango da.
Torneoan 150 partaiderentzako tokia zegoen, eta denak bete dira. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako judokez gain, Espainiatik ere iritsiko dira gehiago, Errioxatik, Asturiasetik, Aragoitik eta Madrildik, hain zuzen. Hainera, Andorrako hainbat judokek ere lehiatuko dute. Guztira 27 judo taldetako kirolarik parte hartuko dute.
Legazpiko klubeko partaideak ere izango dira txapelketan. Klubeko haur mailako bederatzi judokak, dira, Unax Larraza, Oier Alustiza, Jon Alberdi, Andoni Suarez, Adriana Real, Ibon Betolaza, Oihan Orbegozo, Pawel Walczyk eta Amets Sagastume. Legazpiarren aurrean dakiten guztia erakusteko prest daude bederatziak. Txapelketarako sarrera doakoa da.