Auto istripu bat izan da Majori-Oteginean
Ordiziako Udaltzaingoak azaldu duenez, bi kotxek talka egin dute eta bat buruz behera geratu da.

Auto istripu bat izan da eguerdian Ordiziako Majori-Oteginea inguruan, Otegineatik Zaldibiara joateko kurbako eremuan. Ordiziako Udaltzaingoak azaldu duenaren arabera, bi autok talka egin dute, eta horietako bat buruz behera geratu da. Ez da zauriturik egon, baina Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dituzte medikuek azterketa egin dezaten.