Urretxu-Zumarragan ere 'Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feministak' aldarrikatu dituzte
Goizean merchandising-a jarri dute salgai eta pankartak egin dituzte gero. Eguerdian M8 ekitaldia eta elkarretaratzea egin dituzte.

Urretxu-Zumarragako Koordinadora Feministak ere bat egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin, eta gaur goiz-eguerdi partean atera dituzte aldarriak kalera. Goizean, merchandising-a salgai jarri dute Areizaga-Kalebarren plazan, eta pankartak egin dituzte ondoren. Eguerdian, M8 ekitaldia eta elkarretaratzea egin dituzte. Iluntzean Gaztetxean giroa jarriko dute; DJ Azkura, Ofensa eta Siwanaba ariko dira musika jartzen. Ikusi argazkiak otamotz.eus webgunean.