Trafiko mozketa Esteban Lasa kalean Ordiziara bidean
San Inazio kalea. Beasaingo Esteban Lasa kaletik, Gipuzkoa Plaza eta J.M. Iturriotz kalera norabidean (Telefonika eraikina dagoen aldapako beheranzko norabidean) itxi egingo da San Inazio-Esteban Lasa kaleetako obrak direla-eta.
Igartetxe kaletik jaisten diren ibilgailuak San Inazio kalera bideratuko dira. Errail honen mozketa, gaurtik hasita, bi asterako izango dela iragarri du Beasaingo Udalak.













