Goierriko hainbat pilotari Gipuzkoako selekzioan
Federazioen arteko GRABNI txapelketan aritzeko hautatuak izan dira. Asteburuan hasiko dira lehian Nafarroaren aurka.

Goierriko hainbat pilotari hautatuko ditu Gipuzkoako Pilota Federazioak asteburuan hasiko den federazioen arteko GRABNI txapelketan jokatzeko. Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkai, Iparralde, Nafarroa eta Errioxako ordezkaritzak lehiatuko dira. Maiatzaren 4ko asteburuan izango dira finalak. Joan den asteazkenean egin zuten aurkezpena Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Etxean ekingo dio Gipuzkoak bost jardunaldiko ligaxkari, Nafarroaren kontra. Bigarren eta hirugarren jardunaldietan, berriz, etxetik kanpo jokatu beharko du: Bizkaiaren aurka 2. jardunaldian eta Iparraldeko Selekzioaren kontra 3. jardunaldian. Laugarrengoan berriz etxean ariko da, eta Arabako ordezkariak hartuko ditu orduan. Azkenik, etxetik kanpo jokatuko du bosgarren jardunaldia, Errioxako Selekzioaren aurka.
Ligaxka bukatuta, finalerdien txanda izango da, apirilaren 27ko asteburuan: Bizkaiak hartuko ditu ezker hormako finalaurrekoak, eta Gipuzkoan jokatuko dira trinketekoak. Azkenik, final guztiak maiatzaren 4ko jardunaldian jokatuko dituzte, eta Araba izango da egoitza bakarra.
PILOTARI HAUTATUAK (Klubak kontuan hartuta)
Eskuz
Hautatzaileak: Iraitz Olaetxea Balerdi, Naroa Agirre Azpeitia eta Iñaki Lizaso Perez
- Beñat Garmendia Atxutegi (Lapke)
- Oier Ibarluzea Gomez de Segura (Lapke)
- Ekhi Irribarria Olazabal (Lapke)
- Faben Ituarte Gonzalez (Lapke)
- Iker Izagirre Rodriguez (Lapke)
- Aratz Ormaetxea Cid (Lapke)
- Beñat Zubizarreta Agirre (Lapke)
- Lide Lopez Murua (Ataun)
Pala, larruzko paleta eta pala motza
Hautatzaileak: Oier Alkorta Irureta, Aitor Otegi Goia eta Josema Garrido Fernandez
- Aratz Elorza Arsuaga (Oiangu)
- Beñat Ibarguren Telleria (Oiangu)
- Xabier Ibarguren Tellleria (Oiangu)
- Zuhaitz Letamendia Esnaola (Oiangu)
- Xabier Naldaiz Azkona (Oiangu)
- Aitor Otegi Goia (Oiangu)

GRABNI federazioaren arteko txapelketan esku-pilotako pilotari hautatuak.Ander Gillenea

GRABNI federazioaren arteko txapelketan pala, larruzko paleta eta pala motzeko pilotari hautatuak.Ander Gillenea