Julen Orrigainek irabazi du Segurako ehiza txikiko txapelketa
Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo nagusiko lurretan jokatu dute txapelketa asteburuan.

Pasa den martxoaren 8an jokatu zen Segurako ehiza txikiko txapelketa Segurako Txoritegi elkarteak antolatuta. Txapelketa Gipuzkoa eta Arabako Partzoneria nagusiko lurretan jokatu zuten. Julen Orrigain Arrondo izan zen irabazlea; bigarren sailkatu zen Iñaki Barandiaran Goikoetxea eta hirugarren egin zuen, Iñigo Rubio Recondok.
Beteranoen artean Jesus Tejado Herrerosek irabazi zuen txapelketa eta gazteen mailan ez zen parte hartzailerik aurkeztu.
Segurako ehiza txikiko txapelketa irabazi duten ehiztariak irailaren 20an Santa Cruz del Fierron (Araba) jokatuko den Goierri mailako txapelketarako sailkatu dira.