Lazkaoko Mendi Astea hasteko, Coloradoko Arroila Handia
Amalur mendi elkarteak antolatu duen hiru emanaldietatik aurrenekoa izango da.

Gaur arratsaldean hasiko da Amalur mendi elkarteak antolatutako Lazkaoko VI. Mendi Astea, Suam del Cerro Goñi iruindarraren Expedicion al Gran Cañon del Colorado ikus-entzunezkoarekin.
Bihar Iñigo Unanuek eta Kattalin de Pedrok Zikloalpinismoa Bolivian ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, eta etzi Mattin Iñiguez eta Joxe Ramon Agirre Marron goierritarren txanda izango da, Baltoro. Oinez & Hegan ikuskariarekin.
Emanaldi guztiak 19:00etan dira, Areria aretoan.