Haurrentzako ipuin kontaketa bihar, Lilaldiaren barruan
Betzaida Urtaza ipuin kontalaria.Hitza Idiazabalgo Lilaldiaren baitan, Betzaida Urtazaren ipuin kontaketa saioa izango da bihar arratsaldean. Euskal mitologia eta abentura izeneko ipuin kontaketa egingo du Urtazak, 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta; 17:30ean, liburutegian.












