Murua aita-semeak garaile Osinalden
47. Osinalde Mus Txapelketak hamasei bikote elkartu ditu Gabirian.
Osinalde elkarteko 47. Mus Txapelketako lehen lau bikote sailkatuak, joan den ostiralean. Ostiral iluntzean jokatu zen 47. Osinalde Mus Txapelketa izen bereko elkartean, Gabirian. 16 bikotek hartu zuten parte, eta Iñaki Murua eta Jokin Murua aita-semeak izan ziren garaile. Bigarren, Sagarna-Bidegain bikotea gelditu zen, hirugarren Ormazabal-Aramendi, eta laugarren Odei-Manex.













