Naroa Elizalde pilotariaren heriotzagatik atzeratu zen partida ostiral honetan jokatuko da
Duela bi aste Naroa Elizalderen heriotzagatik atzeratu zen binakako txapelketako partida ostiral honetan jokatuko da, 20:00etan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Barrokal eta Arrastiak, Iturriaga eta Mendibururen aurka jokatuko dute. Sarrerak 5 euro balio du.