Binakako B serieko bi partida bihar, Igarondo pilotalekuan

Eskuz binakako B serieko txapelketako partidak jokatuko dituzte bihar Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Finalaureko ligaxkako bi partida izango dira, 20:45etik aurrera: Egiguren V eta Bikuña, Zubizarreta III eta Morgaetxeberriaren aurka arituko dira eta Salaberria eta Gaskue, Senar eta Eskirozen aurka.