Goierriko bola txapelketak Mutiloan egingo du hurrengo geldialdia

Goierriko 35. bola txapelketako hirugarren tiraldia Mutiloan jokatuko da larunbatean. Gipuzkoa guztiko 50 bat bolari espero dituzte Gurruntzain frontoiko bolatokian. Goizeko tiraldia 10:30ean hasiko da —izen ematea 11:30era arte egongo da irekita—; eta arratsaldekoa 16:30ean —izen ematea 17:30 arte—. Hurrengo tiraldia, martxoaren 22an izango da Zerainen.