Haur eta gazteen bazkarirako izen-ematea, zabalik
Apirilaren 29an izango da bazkaria, eta apirilaren 4an bukatzen da epea.
Haurren play-back dantzaldia Lazkaon, 2022an. Aimar Maiz Apirilaren 4ra bitarte, udaletxeko bulego orduetan udalak antolatzen duen San Prudentzio jaietako haur eta gazte bazkarian izena emateko aukera dute 10-14 urte bitarteko lazkaotarrek. Ekitaldia apirilaren 29an izango da, plazako pilotalekuan. Buruko 10 euro ordaindu beharko dira, eta soilik txartel bidez egin ahal izango da ordainketa. Ordutegia astelehenetik ostegunera 08:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara izango da. Bertaratzeko deia egin du udalak.












