Renfen zazpi greba egun egingo dituzte
Martxoaren 17, 19, 24, 26 eta 28rako eta apirilaren 1 eta 3rako deitu dituzte lanuzteak. Ordutegien inguruko informazioa albistean.

Datorren astetik hasita, zazpi greba egun egingo dituzte Renfen. Martxoaren 17, 19, 24, 26 eta 28rako eta apirilaren 1 eta 3rako deitu dituzte lanuzteak, baina ez dira egunero ordutegi berean egingo:
- Martxoak 17, 26 eta apirilak 1, greba egun osoan zehar izango da eta zerbitzu minimoak izango dira. martxoak 19, 24, 28 eta apirilak 3, lanuzte partziala egingo dute.
- Martxoaren 19an, asteazkena: 06:00etatik 09:00etara, 14:00etatik 17:00etara eta 21:00etatik 23:00etara.
- Martxoaren 24an, astelehena: 06:30etik 09:30era eta 14:30etik 17:30era; eta 20:30etik
22:30era. - Martxoaren 28an, ostirala: 06:00etatik 09:00etara, 13:30etik 16:30era eta
20:30etik 23:00etara - Apirilaren 3an, osteguna: 06:30etik 09:30era; 14:30etik 17:30era; eta 21:00etatik
23:00etara.
Data bakoitzerako informazio eguneratua renfe.com webgunean kontsulta daiteke, 912 320 320 telefono zenbakira deituta, edota geltokietako bezeroentzako arreta eta salmenta puntuetan eta tabloietan.
Jarraian, asteleheneko aldiriko trenen ordutegiak: