Talo festa herrikoia dute Zaldibian
Beti Gazte elkarteak antolatu du, eta herritar guztientzat irekia da.
Zaldibian taloak egiten, Beti-Gazte elkartearen atarian. Martxoko egitarau herrikoiarekin jarraitzeko, Talo festa egingo dute gaur arratsaldean, 17:00etan, udaletxe aurrean. Beti Gazte elkarteak antolaturiko ekimena izango da, herritar guztientzat irekia. Zaldibiako Udalak bertaratzeko eta parte hartzeko deia zabaldu die herritarrei.













