Gipuzkoako 37. eskolarteko ibilaldi neurtua egin dute Ormaiztegin
Denera 90 bat mendizale elkartu dira ibilaldia egiteko asmotan: Segura, Legazpi, Zumarraga, Idiazabal, Ordizia eta Urretxuko haurrak eta beraien gurasoak.

Bi ibilbide aukeran
Parte hartzaileek bi ibilbide egiteko aukera izan dute: 12 kilometrokoa eta 6 kilometrokoa. Lehena udaletxe paretik irtenda Zelandieta, Zerain, Mutiloa eta Lierni pasata, Ormaiztegin amaitu dute. Bigarren ibilbidea antzekoa izan da, baina Zelandietatik zuzenean jo dute Liernira eta handik berriz Ormaiztegira. Hiru kontrol gune jarri dituzte ibilbidean zehar: Zelandietan, Zerainen eta Liernin. Azken honetan, hamaiketakoa ere eskaini diete mendizaleei.










