Gurpil gaineko lehia egin dute Ormaiztegin
Lau txirrindularitza eskoletako 25 ziklista inguru bildu dira. 700 metroko zirkuitu itxi bati birak eman dizkiote.

Eskolarteko txirrindulari proba egin dute goizean Ormaiztegin. 10:30ean hasi dira maila desberdinetako txirrindulariak 700 metroko zirkuitu itxia egiten. Benjamin, kimu eta haurren mailako 25 ziklista elkartu dira denera, Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz, Tolosako Oriako-Limousin eta Andoain eta Zizurkileko Danena kirol eskoletakoak.
Probak amaitu ostean, kategoria bakoitzeko hiru lehenengoei kopak banatu dizkiete, eta gainontzeko txirrindulariei, berriz, dominak. Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak antolatu du proba, Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean.








































































