Beñat Senar, buruz burukorako atarikoan
Asier Agirreren aurka neurtuko ditu indarrak martxoaren 29an Tolosako Beotibarren. Irabazlea Baikoren seikotean sartuko da.

Binakako B Serieetako txapelketako finaletik kanpo geratu berritan, Baiko Pilota enpresak jakinarazi du Beñat Senar ataundarrak eta Asier Agirre iruindarrak buruz buruko txapelketan jokatu ahal izateko atarikoa jokatuko dutela martxoaren 29an Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Senar bikain aritu da B serieetan, bilakaera nabarmena izan du, eta binakako txapelketa nagusiko ordezko ere izan da. Buruz buru jokatzeko dohainak ditu San Gregoriko aurrelariak.