‘Coca-cola bat zurekin’ mintzagai, irakurle taldean

Itsasoko irakurle taldearen topaketa izango da ostegun honetan, 18:15ean Ganbara aretoan. Beñat Sarasolaren (Donostia, 1984) Coca-cola bat zurekin (Susa, 2024) liburua izango dute aztergai. Sarasolak XX. mendeko 50. eta 60. hamarkadetako arteari eta Frank O’hara idazleari buruz idatzitako eleberria da.
Idazle donostiarraren bigarren lan luzea da Coca-cola bat zurekin, aurretik argitaratuak ditu euskarazko bi poesia liburu, Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009) eta Deklaraziorik ez bere lehen eleberria (Susa, 2019).