Gazta Azokan artisau postua jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu dute
Gazta azoka maiatzaren 3 eta 4an ospatuko da aurten. Postuak jartzeko eskaera egiteko epea apirilaren 4ra arta dago zabalik.

Idiazabalgo Udalak antolatutako Gazta Azoka maiatzaren 3 eta 4ean ospatuko da aurten. Ohi bezala, gaztagileen salmenta postuez gain, artisauen azoka jarriko da herriko kaleetan. Bertan postua jartzeko interesa duten artisauek egin dezakete eskaera dagoeneko. Horretarako, eskaera orria bete eta erregistratu egin beharko da udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Eskaerarekin batera, Ogasunean eta Gizarte Segurantzan zorrik ez izatearen ziurtagiriak ere aurkeztuko beharko dituzte.
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 4ra arte egongo da zabalik.