N1 errepidean AP-636a hartzeko lotunea itxiko dute Beasainen
Ostegunean 23:00etan itxiko dute lotunea eta ostiralean 04:00etan irekiko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, baranda eta seinaleak konpontzeko lanak direla eta, erabat itxiko da N-I errepideko 417-B bide adarra, AP-636 errepidera sartzeko, Zumarragarantz, Gasteizko noranzkoan, Beasainen. Errepidearen mozketa, martxoaren 20ko (osteguna) 23:00etatik, martxoaren 21eko (ostirala) 04:00etara egingo da.
Bide-adar hori itxita, AP-636 errepidetik Zumarragara doazen ibilgailuek, Castilloko irteeraraino jarraitu beharko dute, eta noranzkoa aldatu.
UTE GOIERRIALDEA 2023 aldi baterako enpresa elkarteak egingo ditu lanak. Itxiturak eta desbideratzeak behar bezala seinaleztatuta egongo direla aurreratu dute.