Etxeraten bertso saioa Ataunen martxoaren 28an
Sarrerak sei euroan eros daitezke Ataunen, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian.

Etxeratek bertso saioa antolatu du martxoaren 28an, 18:30ean Antzokian. Iker Zubeldia, Aratz Igartzabal, Naia Arrizabalaga, Eneko Araiztegi, Mikel Etxezarreta eta Iban Urdangarin bertsolariak arituko dira kantuan. Gaiak Aitzol Barandiaranek jarriko ditu.
Sarrerak salgai daude Ataungo Troskaetan, Errotaundin, Urbietan eta Sutegin; Beasaingo Arranon; eta Lazkaoko zein Ordiziako Herrikoetan.