Faouzi Boutaghrassaren pintura erakusketa Aterpen
Apirilaren 1era arte egongo da ikusgai.

Apirilaren 1era arte Beasaingo Aterpe Tabernan Faouzi Boutaghrassaren El dialogo entre el pintor y fondo del lienzo pintura erakusketa osatzen duten lanak ikusgai egongo dira. Boutaghrassa, Marokon jaioa 1993 urtean, teknika desberdinak erabiliz koadroak eta horma-irudiak pintatzen ditu.
Gipuzkoako Artisten Elkartean Juan Berrozpek emandako pintura ikasketak egin ditu, eta bere gai gogokoenen artean erretratuak eta paisaiak daude. Gainera, bere koadroetan egoera sozialei egiten die erreferentzia, hausnarketa pertsonalera eramateko asmotan. Gizarte gaietan duen kezka figurazio desberdinetan islatzen ditu, baina egoera garaikideetan txertatuta, koloreak, argiak eta itzalak menderatuz. Erakusketa bisitatzeko tabernaren ordutegian egin daiteke.