Gazteen 3. Dantza Topaketan izena emateko azken egunak
Seguran ospatuko dute aurten, ekainaren 27tik 29ra. Izena emateko azken eguna, ostirala izango da.

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Gazteen Dantza Topaketa Seguran ospatuko da aurten, ekainaren 27tik 29ra. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta Euskal Herri osoko dantzari gazteen topagune izango da Segura esperientziak partekatzeko, belaunaldien arteko erreleboaz hausnartzeko eta baita dantzatzeko ere.
Dantza topaketa parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta antolakuntzatik gogorarazi dutenez, ostiral honetan, martxoak 21, amaituko da horretarako epea. Hori dela eta, 2000 eta 2009 urteen artean jaiotako dantzari guztiak animatu dituzte izena ematera eta esperientzia honetan parte hartzera.
Aurtengo Gazteen Dantza Topaketak “sorpresa berezi bat” izango duela aurreratu dute eta “2025eko edizioa are zirraragarriagoa” izango dela iragarri.
Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko gazteendantzatopaketa.eus web gunea bisitatu daiteke.