Lagun arteko harremanak hizketagai Zaldibian
Nerea Mendizabal psikopedagogoak saio bat gidatuko du Lardizabal eskolan.

Zaldibiako Lardizabal eskolako guraso elkarteak Harreman osasuntsuak lagun artean hitzaldia antolatu du biharko. Arratsaldeko 16:30ean bilduko dira eta Nerea Mendizabal psikopedagogoak gidatuko du. Nahi duenak bere zalantza edo galderak aurrez egin ditzake, eskolako kutxan sartuta. Bertaratzeko deia egin die udalak herritarrei.