Martxan da ‘Gurea erabil dezakezu’ kanpaina Seguran
Herriko ostalari, merkatari eta erakundeetako ordezkari guztiek egin dute bat kanpainarekin.

Segurako Altxa burue taldeak Gurea erabil dezakezu kanpaina martxan jarri du herrian. Herriko taberna, denda, zerbitzu eta udal eraikin guztietan izango dute herriko haur eta gazteek telefonoa erabiltzeko aukera. Aimar Balerdi taldeko kideak “balorazio positiboa” egin du eta “pozik” ageri da Segurako merkatari, ostalari eta erakundeetako ordezkari guztiek kanpainarekin bat egiteko hartu duten prestutasunagatik.
Aurrerantzean, pegatina identifikagarria ikusten dutenean, haurrek eta nerabeek jakingo dute bertako telefonoa erabil dezaketela behar duten deia egiteko.