‘Ombuaren itzala’ dokumentalaren emanaldia Ataunen
Ostiralean izango da emanaldia Herri Antzokian, eta Patxi Bisquert zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera izango da.

Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza ardatz duen Ombuaren itzala dokumentalaren emanaldia izango dute ostiralean, hilak 21, Ataungo herri antzokian. Patxi Bisquert filmaren zuzendariaren solasaldi bat ere izango da. Bertaratzeko deia luzatu die udalak herritarrei.