Atzerapenak Renferen zerbitzuan Donostia eta Agurain artean
Seinalizazio arazo bat egon dela adierazi du Adifek. Horrez gain, Altsasu eta Zegama artean, arbol bat erori da trenbidera.

Gaur goizean Renferen tren zerbitzua hartu behar zuten asko geltokian geratu dira zain. Atzerapenak izan dira tren zerbitzuan, Adifek esandakoaren arabera, seinalizazio sisteman arazo bat egon delako. 04:45ean zirkulazioa moztu dute eta 07:15ean berrezarri duten arren, atzerapenekin iritsi dira trenak. “Matxura konpondu ondoren, trenek ohiko igaobide-maiztasunak berreskuratuko dituzte pixkanaka”, adierazi du Renfek Whatssap kanalaren bidez.
Horrez gain, Altsasu eta Zegama artean, arbol bat erori da trenbidera, eta bidea moztu behar izan dute.