Barrikotearen festa, larunbatean, Igartubeitin
Kirikoketa saioa, txotx irekiera eta afari merienda egingo dituzte, besteak beste.

Barrikotearen festa egingo dute larunbatean Igartubeitin, urriko sagardo astean zanpatutako sagarrarekin egindako sagardoa dastatzeko. Aurrena, Kanikak sagarrondoan familientzako saioa izango da (16:30); ondoren, 17:30etik 19:00etara kirikoketa saioa, txotx irekiera eta afari merienda, trikitilariek lagunduta.