Eskualde mailako joko txapelketa jokatuko da Urbiberrin
Gipuzkoako txapelketarako txartelak erabakiko dira bertan.

Eskualde mailako gizarte zentroen arteko joko txapelketa jokatuko da ostiralean, Beasaingo Urbiberri gizarte zentroan. Beasaingo, Idiazabalgo, Lazkaoko, Legorretako, Olaberriko, Ordiziako, Ormaiztegiko, Zaldibiako, Segurako, Ataungo eta Zegamako txapelketatako irabazleek parte hartuko urte bertan, 16:00etatik aurrera. Gipuzkoako finalerako txartelak erabakiko dira.