Israelen erasoaldia salatzeko elkarretaratzea deitu du EHKS-k
Ostiralean izango da, Beasaingo Bideluze plazan, 19:00etan.

Urtarrilean adostutako su etena hautsi du Israelek, eta tregoa hasi zenetik egindako erasoaldirik handiena egin du, gutxienez 400 palestinar hil dituelarik. Egoera salatzeko, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea deitu du, bihar, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Bideluze plazan.