Istripu batek auto-ilarak eragin ditu N-1 errepidean, Olaberrian
Bi ibilgailuk elkar jo dute 416. kilometroan, Gasteizko norantzan, Olaberria parean. Auto pilaketak daude, eta errepidea itxita dago.

Erretentzioak eta auto ilara luzeak eragin ditu gaur arratsaldean Olaberria parean izandako trafiko istripuak. 16:30 aldera, N-1 errepidean, Gasteizko norantzan, bi ibilgailuk elkar jo dute 416. kilometroan, Olaberria parean. Zirkulazio handiko ordua izaki, auto pilaketak sortu dira berehala. Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak jakinarazi du errepideak itxita daudela, eta arreta handiz ibiltzeko gomendioa egin dute.