LAB Irakaskuntzak protesta ekintza bat egin du Ezkioko geltokian
"Hezkuntza publikoa eta inbertsio publikoa handitzeko" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, AHTarentzat "dirua egon" badagoela argudiatuta.

LAB Irakaskuntzak protesta ekintza bat egin du Ezkioko AHTaren geltokian. Honakoa mezua duen pankarta bat jarri dute: Dirua egon badago. Hezkuntza publikoa indartu! Inbertsio publikoa indartu!.
Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek beste bost greba egun deitu dituzte hezkuntza publikoan datozen bi asteetarako, eta Eusko Jaurlaritzarekin eseri direnean haien eskakizunak betetzeko “dirurik ez” dagoela erantzun diotela nabarmendu dute deitzaileek. “Eusko Jaurlaritzak, dirurik ez dagoela esaten du, makro-azpiegitura honetan milioika euro xahutzen dituen bitartean”.
💶 DIRUA, EGON, BADAGO!
— LAB Irakaskuntza (@labirakaskuntza) March 20, 2025
🚆 Ezkio-Itsasoko AHT-aren geltokian ekimena burutu dugu
💰 1 KM AHT = 30M€
Eusko Jaurlaritzak, dirurik ez dagoela esaten du, makro-azpiegitura honetan milioika euro xahutzen dituen bitartean.
Inbertsio publikoa handitu, hezkuntza publikoa indartu! pic.twitter.com/vefY4N31Jn