Lilaldiaren barruko ipuin kontaketa eta hitzaldia
Amelik helduentzako kontaketa egingo du eta solasaldian Goierri Lanbide Eskolako lehenengo emakumeak ariko dira hizketan.

Idiazabalgo Lilaldia egitarauren barruan, Munduko emakumeak helduentzako ipuin kontaketa saioa izango da gaur (19:00) Guraso Elkartean.
Bihar berriz, Emakumeak goi mailako ikasketetan izenburupean Goierri Lanbide Eskolako lehenengo emakume ikasleei buruzko hitzaldia izango da (17:00) udaletxean. Mari Karmen Urteagak, delineazio ikasketen hasierako promozioko ikaslea izan zenak, orduko esperientzien berri emango du. Ordura arte gizonezkoena zen mundu batean, emakumeen lehen hastapenak nolakoak izan ziren azalduko du.