Ache Pa Ti taldearen kontzertua, Igartza Musika Zikloan
Talde nafarrak 'Bilakatzen' emanaldia egingo du Beasaingo Igartzako jauregian.

Igandeko Igartza Musika Zikloaren kontzertuan Ache Pa Ti taldeak joko du. Dantza, kultura, melodia eta estilo desberdinen (poparen, jazzaren eta Word Music-aren) arteko nahasketa egiten duen taldea da honako hau. Igartzako jauregian izango da, 19:00etatik aurrera.