Urretxu-Zumarraga ikastolako 6. mailako ikasleen eta Gipuzkoako Elikagai Bankuaren arteko elkarlana
Urretxu-Zumarragako ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek proiektu solidario bat egin dute, Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin lankidetzan. Martxoaren 24an, 25ean eta 26an, datorren asteko astelehen, astearte eta asteazkenean elikagai bilketa egingo dute.
Parte hartu nahi dutenek ikastolako idazkaritzaren parean utzi ahal izango dituzte beraien ekarpenak. Bereziki gomendatzen da iraungitze data luzeko elikagaiak eramatea: lekaleak, arroza eta pasta.
Ekimen horren bidez, ikasleek, elkartasuna lantzeaz gain, gizarte laguntzaren eta komunitatearen garrantziaz jabetzeko aukera izango dute. Ikastolatik, komunitate osoa parte hartzera animatu dute.













