Euskaraldiko informazio gunea, magia eta zinea

Urretxu-Zumarragako udalek eta ButaK 21 zineklubak antolatuta, euskarazko hiru ekitaldi egin ziren atzo arratsaldean. Areizaga-Kalebarren plazan Euskaraldiko informazio gunea jarri zuten. Horrekin lotuta, Kidam magoa bi herrietako kaleetan ibili zen. Gainera, Patxi Biskerten Ombuaren itzala pelikula eman zuten Zelai Arizti aretoan. Emanaldian Biskertek eta Joseba Usabiaga aktoreak parte hartu zuten.