Venezuelako egoera, Aste Internazionalistako lehen aztergaia
Askapenako Iñaki Etaiok eta Aitor Juaristik Ordiziako Barrena kultur etxean egingo dute hitzaldia.

Goierriko Talde Internazionalistak Aste Internazionalista antolatu du. Ordiziako Barrenan izango dira lau ekitaldiak, 18:00etan. Lehenengoa, gaur da: Venezuela setiopean hitzaldian, gaur egungo egoera ulertzeko gakoak emango dituzte Askapenako Iñaki Etaiok eta Aitor Juaristik.
Bihar, berriz, Siriar errepublika arabiarraren historia eta bere erorketa gaiari buruz emango ditu azalpenak Ander Aranburuk.
Apirilean beste bi saio
Datorren astean, berriz, beste bi herrialdetako egoera ezagutzeko aukera izango da Ordizian. Apirilaren 3an, Hijas del Nakba. Palestina ikus-entzunezkoaren proiekzioa, eta ondoren mahai ingurua, BDZko Alaitz Amundarainekin; eta apirilaren 4an azkenik, Insumisas. Sahara ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta ondoren mahai ingurua, Garazi Hach Embarek Irizar saharar ormaiztegiarrarekin.