Josu Imaz Tubacexeko kontseilari delegatu izendatu dute
Jesus Esmorisek karguari uko egin ondoren hartu du kargua beasaindarrak. CAFeko errodamenduko materialen zuzendari nagusia izan da orain arte.

Josu Imaz Murgiondo (Beasain, 1979) Tubacexeko kontseilari delegatu (CEO) izendatu dute. Jesus Esmoris izan da orain arte enpresa horretako kontseilari delegatua, eta hark karguari uko egin ondoren onartu du administrazio kontseiluak beasaindarraren izendapena. Apirilaren erdialdean hartuko du kargu berria.
Orain arte, CAFeko errodamenduko materialen zuzendari nagusia izan da Imaz. 13 urte eman ditu CAFen. Solaris filialaren zuzendari exekutiboa ere izan da. Ingeniari industriala da, Nafarroako Unibertsitatean, Tecnunen lizentziatua, MBA Executive Mondragon Unibertsitatean eta PADE IESEn.