Martxoan Bertsoa txapelketako finala bihar jokatuko dute
Miletoko Fideua, Tupis Tupau eta Legazpiko Bertso Olariak hiruna bertsolariko taldeek kantatuko dute gaztetxean.

Bihar (larunbata), 19:30ean, Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatuko da Urretxuko gaztetxean. Urteroko moduan hiru kanporaketa jokatu dira eta kanporaketa bakoitzeko onena finalera sailkatu da. Lehen kanporaketa Urretxuko Soraluze tabernan jokatu zen eta Miletoko Fideua sailkatu zen. Talde hori Jon Mendizabal, Jon Gurrutxaga eta Jorge Andueza Pituk osatzen dute. Bigarren kanporaketa Zumarragako Huts tabernan jokatu zen eta Tupis Tupau (Manex Mantxola, Ander Kerejeta Atxun eta Jon Aztiria) taldea sailkatu zen. Hirugarren kanporaketa Zumarragako Urola tabernan jokatu zen eta Legazpiko Bertso Olariak (Ane Beloki, Lierni Ugarte eta Jone Narbaiza) taldea sailkatu zen.
Martxoan Bertsoa egitasmoaren 23. edizio honetan, txapelketaz gain, bertso jarrien emanaldi musikatua eta ikastaroa egin dituzte. Atzo Gerraz bertso jarrien emanaldi musikatuaren estreinako emanaldia egin zuten Zelai Arizti kultur etxeean. Negu Hurbilak taldearen eskutik, XX. mendeko gerrei jarritako bertsoak entzungai izango ziren, musikak lagunduta.

Negu Hurbilak taldearen emanaldia. Argazkia: Gotzon Aranburu.