Olarango proiektuaz hitz egiteko batzar irekia deitu du bizilagun talde batek
Udalaren proiektuarekin bat ez datorren herritar talde batek deitu du batzarra. Asteazkenean, hilak 2, izango da.

Olaran beasaindarrokin, badugu zer esana! lemapean, batzar irekia antolatu dute Beasaingo bizilagun talde baten ekimenez. Olaran fabrika zaharra kokatuta dagoen espazioaren inguruan hausnartzea da helburua. Batzarra antolatu duen herritar taldearen esanetan “ez gaituzte kontuan hartu Olarango proiektuan, eta ezin gara isilik geratu. Gure ahotsa entzunarazi behar dugu!”.
Hala, bihar, asteazkena, 18:00etan, Murumendi eskolan deitu dute batzar irekia eta parte hartzeko deia egin dute.